Ni Haizea Careaga naiz, gaur egun
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean egiten
dut lan emakumeen eta gizonen berdintasun teknikari. Ni hizkuntza politika eta
kultura esku-hartze arloetan berdintasun politikak sustatu, koordinatu eta
horien inguruan lankideak aholkatzen ditut, besteak beste. Hilabete batzuk
daramat lanpostu honetan, aurretik 6 urte eta erdian zehar Emakunden egin dut
lan. Ikusten duzuen moduan, berdintasunak eta feminismoak nire bizitzan
garrantzi handia du! Lanorduz kanpo ere saiatzen naiz berdintasuna
sustatzen… eta feminismoaz ikasten!
Zergaitik animatu naiz ikastaro
hau egiten? Hezkuntza mundua beti iruditu zait interesgarria… nahiz eta
horretan ez jardun. Duela urte asko auzoan Astialdi talde bat sortu genuen
(jada desagertu da taldea) gazte batzuen artean, eta hor hasi ginen
berdintasunaren gaiaren inguruan hausnartzen eta praktikara eramaten, edo
saiatzen gitxienez! Hortik aurrera, hezkidetza buruan izan dut! Azken urteetan
gai honen inguruko ikastaroak bilatu ditut, eta hau topatzean segituan animatu
nintzen! hiru faktore erakargarri topatu nizkion lehenengo momentutik:
hezkidetza lantzea, euskaraz eta teknologia berrien erabilpena!
Talde- lan birtualean aritzeko nire ezaugarri onei dagokionez
(ze zaila!)… besteengatik ikastea gogoko dut, interneten saltseatzea,
berdintasunaren inguruko zenbait informazio iturri ezagutzen ditut…
Ikastaroa hasteko gogoz nago, hezkidetza gaian sakontzeko
eta egunerakotasunean, eta ez hainbeste ikasgelan, hezkidetza aplikatzeko
tresnak eskuratzeko! Eta nola ez, Hezkuntza eremuko jendeak gaiaren inguruan
dituen esperientzietatik, materialetatik, ezagutzetatik… eta abar ikasteko eta
aberasteko…
Abestia amaierarako utzi dut… abesti eta talde zein
bakarlari asko gustatzen zaizkit… azkenaldian lagun baten proiektuaren harira,
emakumeek egiten duten musika entzuten hari naiz… proiektua Emarock da eta, horretan
ezagututako Perlak taldeak Uxue Alberdiren hitzekin egindako kantua duzue
hemen, Emakumeen Mundu Martxako karabana feministarako egindako abestia!
Gozatu!